Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Notariotzak premiazko zerbitzuak bermatu ditu eta pandemiaren hedapena ekiditeko herritarren laguntza eskatu du

2020(e)ko martxoaren 18a

Notariotzak premiazko zerbitzuak bermatu ditu eta pandemiaren hedapena ekiditeko herritarren laguntza eskatu du

Alarma egoera adierazten duen Errege Dekretua BOEn argitaratu ondoren eta Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza estuan, notarioen premiazko zerbitzuak bermatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu Notariotzak.

Horrela, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak pandemiaren hedapena ekiditeko laguntza eskatu die herritarrei. Beste neurri batzuen artean, hitzordurik gabe notarioengana ez joateko eta premia larria duten auzien kasuan bakarrik joateko eskatu die.

Aurretik emandako hitzorduen harira, herritarrei notarioekin harremanetan jartzeko eskatu die, larritasunaren arabera hitzorduarekin jarraitzeko ala hitzordua atzeratzeko.

Notarioen zerbitzu publikoa bermatzeko helburuarekin, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak Zirkularra bidali zien notario guztiei iragan ostiralean, hainbat neurri ezarriz. Horien artean, notario-agiriak baimentzeko eta sinatzeko kopuruak dosifikatzea eta lanerako txandak ezartzea edo etxetik lan egiteko aukerak ezartzea gomendatu zitzaien.

Horrez gain, Notarioen 17 elkargoei (bat autonomia erkidegoko) gomendatu die, lurraldearen eta notario kopuruaren arabera, barruti bakoitzean guardiak txandaka egitea, kutsatzea orokorra izan daitekeen egoera baten aurrean premiazko notario-zerbitzua bermatuta egon dadin.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*