Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Moliner epaile eta fiskalekin batzartu da Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformak sortu duen ondoeza baretzeko

2012(e)ko irailaren 25a

Gonzalo Moliner BJKNko eta Auzitegi Goreneko presidentea elkarte judizialekin batzartuko zen atzo, Botere Judizialaren Lege Organikoan iragarritako aldaketek Karrera Judizialean eragin duen ondoeza baretzeko. Epaileek eta fiskalek Justizian inbertsio eza, soldata murrizketak eta independentzia eta konpetentzia eza salatu dituzte. Erreformak ordezkapenei, aparteko ordainsariei, baimenei eta gaixotasun bajei eragingo diela ere salatu dute.Horrez gain Moliner urriaren 1ean Espainiako epaile dekanoekin eta bi egun geroago Justiziako auzitegietako presidenteekin batzartuko da.

Batzarretan atsekabea nabaria izango da. Aurreko ostiralean Estatu osoan batzarrak egin ziren. EAEn, EAEANko Magistratuen Batzarrak Justizia “garestiagoa eta geldoagoa” izango dela eta erreforma gauzatuz gero jurisdikzio arloan baldintzak asko okertuko direla adierazi du. Bere aldetik, Madrileko Magistratuen Batzarrak, estatuko jendetsuenak, Molinerren dimisioa eskatu zuen.

Bestalde, Gobernuak karrera judizialean sartzeko oposaketak deitzeko konpromisoa hartu du.  
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*