Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ministroen Kontseiluak Parlamentura eramango du Prozedura Zibilaren Erreformaren Lege-Proiektua

2015(e)ko martxoaren 03a

Gobernuak Prozedura Zibilaren Legearen Erreformaren Lege-Proiektua onartu du; Legearen helburua, Justizia Administrazioaren lana eraginkorragoa izatea eta justizia arloko langileekiko zein herritarrekiko harremana  hobetzea da. Horretarako, Justizia Administrazioarekiko harremanetan informazio teknologiak eta komunikazioa sustatzea du helburu. 

Posta elektronikoa eta telefono zenbakia demandatua aurkitzeko erabili ahal izango dira. Gainera, jakinarazpenak telematikoki jaso ahal izango dira - orain arte paperezkoak ziren-.

Idazki eta dokumentuak, berriz, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, profesionalek eta organo judizialek Justizia Administrazioak dituen bitarteko elektronikoez baliatuz aurkeztu beharko dituzte ezinbestean .    

Hitzezko judizioen prozedurak hobetzeko, demandari idatziz erantzuteko aukera egongo da. Hortaz, epaiketara doanean, demandatzaileak demandatuak aurka egiteko dituen arrazoiak ezagutuko ditu.  Era horretara, alde biak epaiketara froga zehatzekin joateko aukera erraztuko da, eta beharrezkoak ez diren lekukoen eta perituen zitazioa ekidingo da.

Prozedura monitorioetan, epaileak kontratuetan dauden gehiegizko klausulak dauden ala ez egiaztatu ahal izango du, eta ofizio bidez bidegabekeria epaia eman ahal izango du.  Auzi horietan, klausula hori ezin izango da hurrengo judizio batean aipatu. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*