Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Mila magistratuk eman dute izena genero ikuspegiari buruzko nahitaezko prestakuntza-ikastaroan

2019(e)ko martxoaren 26a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak genero ikuspegiari buruzko prestakuntza ikastaroaren diseinua onartu du. Dagoeneko 962 magistratuk eman dute izena ikastaroan.  Era horretara, Botere Judizialaren Lege Organikoan eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmenean ezarritakoa betetzen du BJKNk. Izan ere, azken erreformak ezarritakoaren arabera, magistratuek edozein espezialitatetan aritzeko ezinbestekoa dute genero ikuspegiaren arloko prestakuntza egitea.

50 eskola-orduko ikastaroa izango da eta gutxi gorabehera bi hilabeteko iraupena izango du, bi ataletan banatuta: Atal orokor bat eta bestea jurisdikzio bakoitzaren araberakoa (zibil-/merkataritza-arlokoa, zigor-/adingabeen-arlokoa, eta administratibo-/lan-arlokoa).

Parte-hartzaileek atal orokorra derrigorrez egin beharko dute; espezializazio atala, aldiz, euren interesen edo egin nahi duten espezializazioaren arabera aukeratu beharko dute. Ordena jurisdikzional zehatz bateko hautaproban parte hartu ahal izateko, atal orokorra eta ordena horri dagokion ikastaro espezializatua eginda izatea nahitaezkoa izango da. 

Ikastaroa egiteak, gainditzen den egunetik hasita, bost urterako balioko du. Ikastaroaren helburuak –edukiak aurrerago zehaztuko dira- jurisdikzio bakoitzeko estereotipo ohikoenak identifikatzea eta horiek pentsaeran duten eragina desmuntatzea da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*