Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila

2014(e)ko ekainaren 26a

Gobernuak iragarritakoaren arabera, merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila. Merkataritzako eta zibil arloko erregistratzaileak izatera pasako dira, eta ziurtagiri eta espediente guztiak doan izapidetuko dituzte.

Gobernuak merkataritza erregistratzaileak aukeratu ditu eta idazkari judizial eta jabegoaren erregistratzaileen aukerak alde batera utzi ditu; horretarako arrazoi nagusiak hurrengo hiruak dira:  Erregistro arloan duten esperientzia, plataforma digital bat sortzeko behar den inbertsioa egiteko duten gaitasuna, eta Ministerioak ezarritako doakotasuna onartzea.

Zerbitzu publiko eraginkorra lortzeko, informatizazioa gauzatu eta papera alde batera uztea ezinbestekotzat jotzen du Justizia Ministerioak.   Horregatik, merkataritza-erregistratzaileek kudeaketa hori plataforma digital baten bidez egingo dute. Plataforma hori eurek ordainduko dute eta Ministerioak eta herritarrek ez dute ezer ordaindu behar izango; horrez gain publikoa izango da, betirako.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*