Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

2020(e)ko martxoaren 11a

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

Justizia Administrazioaren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko txanda libre bidezko hautaketa-proben Kalifikazio Epaimahai Bakarrak, prozesuaren hirugarren ariketa bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren hedatzea eteteko prebentzio neurri bezala. Martxoaren 14ko deialdirako 9.000 hautagai zeuden deituta.

Era horretara osasun Ministerioak COVID-19 epidemiak irauten duen bitartean ekitaldi jendetsuak ez egiteko emandako aholkua beteko da. Deialdian eragina izan dute baita ere hainbat lurraldetan ikastetxeetako jarduna behin-behinekoz eteteko hartutako erabakiak, azterketak bertan egitekoak zirelako.

Deialdi berria osasun agintariek gaixotasunaren transmisioa eta horrek dakarren arriskua kontrolpean dagoenean eta instalazio egokiak daudenean egingo da. Aurretiaz eta garaiz iragarriko da Justizia Ministerioaren web atarian.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*