Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

María Jesus San José eta Carmen Adán Koordinazio Batzorde Mistoaren Legegintzaldiko lehen batzarrean buru izan dira

2017(e)ko ekainaren 08a

María Jesus San José eta Carmen Adán Koordinazio Batzorde Mistoaren Legegintzaldiko lehen batzarrean buru izan dira

Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Jose eta EAEko Fiskal Nagusi Carmen Adán, EAEko Administrazio Orokorraren eta Ministerio Fiskalaren arteko Koordinazio Batzorde Mistoaren Legegintzaldiko lehen batzarrean buru izan dira. Biek batera presidente gisa  jardun duten lehen aldia ere izan da.

Lan-arloko batzarrean, Epaitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuari eta Genero Indarkeria arloko Protokoloei buruz hitz egin dute, besteak beste.

Batzorde Mistoa Bilboko Justizia Jauregian egin da, eta Carmen Adanez gain, fiskaltzako hurrengo kideek ere hartu dute parte: Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Laguntza Unitatearen Fiskalburu Francisco Moreno, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Laguntza Unitatearen Salako Fiskal Esmeralda Rasillo, Bizkaiko Fiskalburu  Ana Mª Barrilero, Arabako Fiskalburu Jesus María Izaguirre, eta Gipuzkoako Fiskalburu Idoia Zuriarrain.

Batzarrean egon dira, baita ere, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuorde María Jesús San Jose, Justizia Administrazioaren Zuzendari Miren Gallastegui, Bulego Judizial eta Fiskalaren Modernizazio Zuzendari Amparo Lopez eta Justizia Zuzendari Loly de Juan.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*