Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

María Jesús San José Botere Judiziala- Unibertsitatearen arteko "Justizia globalizazio garaian" III.Topaketaren irekiera ekitaldian egongo da gaur Bilbon

2017(e)ko irailaren 25a

Gaur, irailak 25, Bizkaia Aretoko Baroja aretoan Botere Judiziala-Unibertsitatearen arteko “Justizia globalizazio garaian” III. topaketa hasiko da. Topaketa, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak antolatu dute.  2017/18 ikasturtean, Zuzenbide fakultatearen Bizkaiko Atalaren 20. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietako lehena da.

Irekiera-ekitaldian egongo dira:

  • Maria Jesús San José, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua.
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Nagusiaren Presidentea.
  • Maria Jesús Cuartero, Euskal Herriko fiskalburuordea.
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.

Eguneko topaketa izango da (astelehena 25 eta asteartea 26), eta lau gai nagusi jorratuko dira: Euskal zuzenbide zibila globalizazio garaian, kontsumitzaileen babesa eta Europar esparruko berrikuntzak, zigor-arloko prozesua eta ondorio juridikoak Europako araudiaren arabera, eta pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio- askatasunaren babesa.

  • Non: UPV/EHUren paraninfoa. Bizkaia Aretoa, Bilbo.  Abandoibarra 3.
  • Noiz: 2017ko irailaren 25ean,15:30ean.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko