Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Maiatzak 11, Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko online ikastaroan automatrikula egiteko azken eguna

2020(e)ko maiatzaren 05a

Ikastaroa online

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da.
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik maiatzaren 11n itxiko da, 08:00etan.
  4. Maiatzaren 13an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa maiatzaren 13an hasiko da, 16:00etan, eta ekainaren 12an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, ekainaren 15etik (16.00etan) 22ra bitartean (goizeko 8ak) ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie.

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2020/05/11
Hola Pedro José, el periodo de matrícula a este curso terminaba hoy a las 8.00 horas. No obstante, puedes probar a enviar una solicitud al correo electrónico que se indica en la noticia para ver si admiten alguna solicitud más. Saludos
Pedro José2020/05/11
Deseo participar en el curso de jurisdicción civil on line.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*