Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Luis Angel Garrido Bengoechea magistratua da EAEJANen Administrazioarekiko Auzietako Salako lehendakari berria

2010(e)ko uztailaren 30a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Luis Angel Garrido Bengoechea magistratua izendatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Administrazioarekiko Auzietako Salako lehendakari berri. Magistratu honek 13 boto atera ditu; Luis Javier Murgoitio Estefania magistratuak, zazpi; eta boto bat zuria izan da.

Era berean, Ignacio Subijana Zunzunegui magistratua izendatu dute Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehendakari. Honek 11 boto atera ditu; Juan Pablo Gonzalez Gonzalez magistratuak, bederatzi; eta boto bat zuria izan da.

Izendapen horiez gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Bilkurak Jose Manuel Sieira Miguez Magistratua izendatu du Auzitegi Gorenean Administrazioarekiko Auzietako Salako Lehendakari berri. Berak 15 boto atera ditu, hirugarren botazioan; Ricardo Enriquez Sancho magistratuak, bost; eta bat zuri izan da.

Auzitegi Nazionalean Diego Cordoba Castroverde magistratua izendatu dute Administrazioarekiko Auzietako Salako Lehendakari berri. Magistratu honek 17 boto atera ditu. José María del Riego Valledor magistratuak bi boto atera ditu, eta boto zuriak bi izan dira.

Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakaritzari dagokionean, arauzko lau botazioak egin ondoren, hautagai bakar batek ere ez du lortu behar adina boto, hautatua izateko. Horregatik, lanpostu horretarako, beste deialdi bat egin beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialean. Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salarako ere ezin izan da magistratu bat aukeratu. Kasu honetan, Bilkurak erabaki du hirukoa Kalifikazio Batzordera itzultzea, beste proposamen bat egin dezan. Azkenik, gai-zerrendatik kendu egin dira Andaluziako eta Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenetan Lehendakariak izendatzeko proposamenak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*