Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lisboako Ituna Espainiak Justizia hobetzeko inoiz izan duen aukerarik onena dela adierazi du Carnicerrek

2009(e)ko abenduaren 16a

Espainiako Abokatuen Elkarte Nagusiko (EAEN)lehendakaria den Carlos Carnicerren iritziz, aurreko abenduaren 1ean indarrean jarri zen Lisboako Ituna "Espainiak Justizia hobetzeko inoiz izan duen aukerarik onena da".

Carnicerren esanetan Lisboako Itunari esker, Espainia "behingoz besteekin batera abiatuko da" eta justiziaren modernizazioari eman nahi dion bultzada Europarekin bat dator. Hortaz, "hobetzeko aukera ezin hobea" suertatzen da.

EAENko lehendakariak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide den Felix Arzónekin batera, prentsa aurrekoan aurkeztu zuen bi erakunde hauek antolaturik Zaragozan egin diren "Europar justizia eta herritartasuna Lisboako Itunean" izeneko jardunaldien balantzea.

Felix Arzón Carnicerrekin bat etorri zen "zuzenean ez baina zeharka Lisboako Itunak Espainiako Justizia aldatuko duela" esatean. Eta gehitu zuen Espainiak Europako beste herriekin batera modernizazioa bultzatuko duela eta Itun horrek justizian diharduten guztien maila profesionala igoko duela, esate baterako epaileena, fiskalena, idazkari judizialena eta abokatuena eta prestakuntza bateratu baterantz joko dela.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*