Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lapurretak saihesteko izapidetzen ari den Zigor Kode berria enpresariei eskaini die Catalak

2014(e)ko azaroaren 24a

Rafael Catala Justizia ministroak aste honetan Kontsumo Handiko Enpresen Elkartea osatzen duten 25.000 enpresei parlamentuan izapidetzen ari den Zigor Kodearen erreforma eskaini die, jabegoaren aurka jasaten ari diren delituei aurre egiteko.

Kontsumo Handiko Enpresen Elkartearen XVII. Mintegiaren irekiera ekitaldian, ministroak berrerortze kasuei eta delitu larriei aurre egiteko Zigor Kode berriaren ildo nagusiak azaldu ditu.  Helburu horrekin, ebasketa-falta kendu egingo da, eta horren ordez, profesionalen delitugintza antolatuari ezarriko zaion kasu larri berri bat sortuko da.

Lehen falta bezala zigortzen ziren larritasun gutxiagoko kasuak, erreformaren ostean, delitu arin izatera pasako dira. Gainera, astungarriren bat duten delituak ezin izango dira arin izendatu.  Horrek zera esan nahi du: erreformaren ondoren, lehen falta –judizio soila zuten delitugile profesionalak kasu larriagatik epaituko dituzte, eta urtebete eta hiru urteko kartzela zigorra jaso ahal izango dute; kasurik larrienetan, zigorra lau urtekoa izango da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*