Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

2018(e)ko abenduaren 31a

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea urtarrilaren 11n itxiko da, 08:00etan.
  4. Urtarrilaren 14tik 15era bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa urtarrilaren 16an hasiko da, 16:00etan, eta otsailaren 15ean amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, gaitasun-proba bat egiteko deia egingo zaie pantaila guztiak ikusi dituzten eta test guztiak egin dituzten ikasleei. Ikastaroa gaindituz gero, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
  10. Ikastaroa amaitu eta hurrengo astean (otsailaren 18tik 22ra), aurrez-aurreko azterketak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia jauregietan.

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2019/01/29
Hola Esther, de momento no hay una fecha prevista para la convocatoria de un nuevo curso de Penal para integrantes de las bolsas. Cuando haya una nueva convocatoria se promocionará a través de JustiziaEus. Saludos
Esther2019/01/28
Buenas tardes, se me pasó el plazo para poner inscribirme, querría saber si va a volver a salir dicho curso y aproximadamente cuándo, para poder estar atenta.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*