Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

2019(e)ko maiatzaren 08a

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik maiatzaren 15ean itxiko da, 08:00etan.
  4. Maiatzaren 15ean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa maiatzaren 15ean hasiko da, 16:00etan, eta ekainaren 14an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, gaitasun-proba bat egiteko deia egingo zaie pantaila guztiak ikusi dituzten eta test guztiak egin dituzten ikasleei. Ikastaroa gaindituz gero, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
  10. Ikastaroa amaitu eta hurrengo astean (ekainaren 17tik 21era), aurrez-aurreko azterketak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia jauregietan.

3 Iruzkinak

Maria Isabel2019/05/10
Hola buenos dias yo hize el curso de Organizacion judicial pero no sabia si se podia hacer aparte el de Jurisdiccion penal o era especifico para esos cuerpos. Un saludo.
Webmaster de JustiziaEus2019/05/10
Hola María Isabel, los cursos de Civil y Penal son necesarios para los cuerpos de Tramitación y Gestión. Si estás en la bolsa de Auxilio Judicial el curso que tienes que hacer es el de Organización Judicial. Respecto al examen, sí que es gratuito y en castellano. Saludos
Maria Isabel2019/05/09
Hola buenas noches, respecto al curso de jurisdiccion penal es solo para tramitadores y gestores o se pueden apuntar tambien auxilio? Se hace en un solo dia el examen presencial, es gratuito y para los que somos de fuera del pais vasco se realiza en castellano? Un saludo

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*