Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

2019(e)ko urriaren 23a

Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek eta zibil zutabean X ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik abenduaren 18an itxiko da, 08:00etan.
  4. Abenduaren 18an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa abenduaren 18an hasiko da, 16:00etan, eta urtarrilaren 17an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, gaitasun-proba bat egiteko deia egingo zaie pantaila guztiak ikusi dituzten eta test guztiak egin dituzten ikasleei. Ikastaroa gaindituz gero, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
  10. Ikastaroa amaitu eta hurrengo astean (urtarrilaren 20tik 24ra), aurrez-aurreko azterketak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia jauregietan.

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2019/11/08
Gracias Vicky. Nos alegra mucho haberte sido de utilidad. Un saludo
Vicky Leal Olmo.2019/11/08
Eskerrik asko por la oportunidad de formarnos y poder tener la esperanza de trabajar para y por el ciudadano. Un cordial saludo.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*