Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia

2018(e)ko abenduaren 31a

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Jurisdikzio Zibilari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, zibil arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea urtarrilaren 25ean itxiko da, 08:00etan.
  4. Urtarrilaren 24tik 25era bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa Urtarrilaren 30ean hasiko da, 16:00etan, eta otsailaren 28an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, gaitasun-proba bat egiteko deia egingo zaie pantaila guztiak ikusi dituzten eta test guztiak egin dituzten ikasleei. Ikastaroa gaindituz gero, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
  10. Ikastaroa amaitu eta hurrengo astean (martxoaren 4tik 8ra), aurrez-aurreko azterketak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia jauregietan.

4 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2019/01/29
Hola Elena, este curso aún no ha comenzado. Te recomiendo que mandes un mail a justiziagela@justizia.eus para ver si todavía hay alguna plaza libre. Saludos
Elena2019/01/28
Buenas tardes. Se me ha pasado la noticia y no he podido apuntarme al curso. Habrá próximamente más convocatorias?. Muchas gracias
Webmaster de JustiziaEus2019/01/28
Hola Sandra, todavía no se ha enviado el mail a las personas admitidas en el curso. Responsables de estos cursos me han confirmado que los mails a los admitidos y admitidas se enviarán el mismo día que comienza el curso. Saludos
Sandra2019/01/25
Buenas tardes, ¿Se ha enviado el mail a los admitidos en el curso? Saludos

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko