Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia

2020(e)ko urtarrilaren 29a

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da.
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, otsailaren 4an itxiko da, 08:00etan.
  4. Otsailaren 6an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa otsailaren 6an hasiko da, 16:00etan, eta martxoaren 6an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, martxoaren 9tik (16:00etan) 16ra bitartean (goizeko 8ak), ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*