Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan-jardunaldia hasi du LSNEn Eusko Jaurlaritzako Talde Psikosozial Judizialak

2017(e)ko urriaren 05a

Lan-jardunaldia hasi du LSNEn Eusko Jaurlaritzako Talde Psikosozial Judizialak

Eusko Jaurlaritzako Talde Psikosozial Judizialeko 25 kide eta beste erkidego batzuetako aditu batzuk Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean batzartu dira, eta urriaren 5ean eta 6an bertan egingo dituzte jardunaldi batzuk, Familia-zuzenbidea eta Ebaluaketa Psikologiko/Psikosozial Forentsea: Protokoloak, Estandarrak eta Praktika Onak izenburuarekin.

Jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Justizia Sailburuordetzak antolatu ditu eta gaur, eguena, inauguratu ditu Justizia sailburuorde Miren Gallastegik. Bere sarrera-hitzaldian, balioan jarri du Talde Psikosozial Judizialeko kideek egiten duten lana, bereziki familia-egoera delikatuetan edo krisi egoeratan dauden adingabekoekin, eta lan hori eskertu du. Jardunaldion gidari lanetan arituko da Fernando Álvarez Ramos, Eusko Jaurlaritzako Talde Psikosozial Judizialeko koordinatzailea.

LSNEren aldetik, ordezkariek eskerrak eman dizkiote Eusko Jaurlaritzako arduradunei jardunaldirako LSNEra eta Oñatira etortzea aukeratu izanagatik.

Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik ireki ditu jardunaldiak.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko