Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Lan eta Justizia sailak Euskaraldiaren taldea aurkeztu du

2018(e)ko uztailaren 10a

Lan eta Justizia sailak Euskaraldiaren taldea aurkeztu du

Lan eta Justizia Sailak Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den 11 egun horietan. Euskaraldiak apirilaren 18an bere lehen hamaikakoa aurkeztu zuenetik antzeko talde enbaxadoreak euskararen lurralde osoan zabaldu dira.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia . Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*