2017(e)ko azaroaren 30a
Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetza Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoetan txanda libre bidez sartzeko hautaketa prozesuen deialdia berria egin da.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”). Inprimakia sarbide nagusian egongo da eskuragarri (www.administracion.gob.es), gaztelaniaz zein Autonomia Erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan.