Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Kongresuak Bulego Judizial berria martxan jartzea ahalbidetuko duten aldaketa prozesalak onartu ditu

2010(e)ko uztailaren 30a

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak oniritzia eman die Bulego Judizial berria martxan jartzea ahalbidetuko duten Legegintza Prozesalaren Erreforma Onartzeko Legeari eta Lege Organiko osagarriari. Lege berriak 16 lege prozesalen eta 900 artikulu baino gehiagoren aladaketa aurreikusten du.

Erreformak barne hartzen du nazioarteko delituen pertsekuzioan Espainiak dituen eskumenen mugapena. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 23. artikuluaren aldaketaren ondorioz, Espainiako epaileek kanpoan burututako krimenak bakarrik pertsegitu ahal izango dituzte, baldin eta espainiarren bat inplikatuta badago edo delitugileak Espainian badaude.

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, talde guztiei eskertu zien erreformaren alde agertu izana eta azpimarratu zuen Kongresuak eta Senatuak egindako apustua: "Justizia modernoa eta teknologia aldetik aurreratua, Justizia arinagoa eta argiagoa, eta batez ere, arrazoizko epetan gauzatzen den Justizia".

Caamañok adierazi du erreforma honek 16 lege arrunti eta 4 lege organikori eragiten diela - azken horiek erabateko gehiengoak onartu zituen - eta talde parlamentarioek adostasunerako borondatea azaldu izanaren ondorioz egin dela, horiek espainiarren interesak lehenetsi baitituzte taldeen interes legitimoen aurretik.

Epaileen lan-bizitzaren eta familia-bizitzaren bateragarritasuna bultzatzeko neurriak bultzatzeaz gain, erreformak karrera judizialeko kideek mailan gora egitearen ondorioz derrigorrez lekuz aldatu beharra desagertzen da eta magistratuen eta gainontzeko funtzionario publikoen opor-erregimena parekatzen ditu.

Beste alde batetik errekurtso bat jarri aurretik diru-kopuru bat ordaindu beharra ezartzen du bi helbururekin: prozesuen izapideak arrazoirik gabe luza daitezen saihestea eta Justizia Administrazioa eraberritzeko diru-bilketa osagarri bat lortzea.

Ministroak gogorarazi du demokraziaren historian lehenengo aldiz lortu dela adostasuna taldeekin, epaileen eta fiskalen eta idazkari judizialen taldeekin eta justiziarekin zerikusia duten gainontzeko sektoreekin eta horrez gain, Kongresuaren onarpena izan duela.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*