Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Kongresuak atzerritarrei buruzko lege berria onartu du

2009(e)ko azaroaren 30a

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak oniritzia eman dio, aldeko 180 botorekin, Atzerritarrei buruzko Legea aldatzeari; talde sozialistaren, CiUren eta Coalición Canaria-ren babesa, eta Ganberaren kontrako botoa (163 boto kontra eta 3 abstentzio) izan ditu, "La Ley" egunkari juridikoak jasotzen duenez.

Arau berriarekin 60 egunetara zabalduko da etorkin bat kanporatzeko zain askatasunaz gabetuta egon daitekeen gehienezko epea; familiak berriz elkartzeari buruzko muga ezartzen du ezkontidea edo bikotekidea eta adingabeko seme-alaben arteko elkarketa izanik muga; genero-indarkeriari buruzko erregularizazioa aurreikusten du; atzerritartasunari buruzko erkidegoen eskumenak sendotzen ditu, eta pertsonen trafikoa edo inmigrazio irregularra eragiten dituztenentzako zigorrak gogortzen ditu, besteak beste.

Lan eta Inmigrazioko ministroaren iritziz, "denborak baieztatuko du zuzenketa ona izan dela eta lege ona dela" atzerritarrak "diskriminatzen zituzten elementuak" aldatu dituelako eta integrazioaren ikuspegia sartu duelako.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*