Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Konfinamenduaren ondorioz,% 9,7 salaketa gutxiago jarri dira genero-indarkeriagatik Euskadin

2021(e)ko martxoaren 16a

ama eta semea eskutik hartuta

Osasun krisiaren eta konfinamenduaren ondorioz, EAEko epaitegiek % 9.7 salaketa gutxiago jaso zituzten genero indarkeriagatik 2020an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren azken txostenean argitaratutako datuen arabera.  Ikerketaren arabera, 2020an 5355 salaketa jaso ziren Euskadin, eta 2019an, berriz, 5931.

Angeles Carmona Behatokiko presidentearen hitzetan, "Aurkeztutako salaketen eta biktimen  kopuruak % 10 inguru egin zuen behera iaz. Ez da baikortasunera eraman gaitzakeen datua; izan ere, horek ez du esan nahi indarkeria matxista kasuek behera egin dutenik, baizik eta  biktimek erasotzaileak salatzeko izan dituzten zailtasun erantsiak agerian uzten ditu”. Angeles Carmonak azpimarratu duenez, “orain inoiz baino garrantzitsuagoa da biktimak bere ingurukoengandik jaso dezakeen laguntza, familiakoengandik, bizilagunengandik, lagunengandik edo lankideengandik".


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*