Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Karrera Judizialaren II. Berdintasun Plana onartu da

2020(e)ko urtarrilaren 31a

Karrera Judizialaren II. Berdintasun Plana onartu da

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aste honetan onartu du Karrera Judizialaren II. Berdintasun Plana. Bigarren plan honen bitartez, 2013. urtean onartu zen lehenengo Planean aurreikusitako neurrien ezarpen maila neurtuko da; hau da, epaileen aginte organoaren jarduketan gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa ezarri den ala ez, eta zentzu horretan aurrera egiten jarraitzeko beharrezko neurriak ezartzen ditu.

Testuan ezarritako helburu orokorren arabera, Karrera Judizialeko maila ezberdinetan emakume eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua lortu behar da, eta epaile guztiek berdintasunari, epaiketetan genero ikuspegia izateari eta emakumearen aurkako indarkeriari buruzko trebakuntza egokia jaso dutela bermatu behar da.

Karrera Judizialean txanda libreko oposizioen bidez sartu direnei buruzko atalean azpimarratuta dator 2018. urtean epaile lanpostua eskuratu zuten 188 hautagaietatik %71,2 emakumeak zirela. Datu horiek aurreko urteetako joerarekin bat datoz (2017. urtean %53,2 eta 2016. urtean %64,1).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*