Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Kalteberen diren biktimek doako justizia eskuratu ahal izango dute

2012(e)ko azaroaren 29a

Genero-indarkeriaren biktimek, tratu txarrak  edo abusua jasan duten haurrek, terrorismoaren biktimek, salerosketaren biktima izan diren emakumeek eta ezinduek doako justizia eskuratu ahal izango dute, biktima izate horrekin lotura duten kasuetan. Horrela adierazi du Alberto Ruiz-Gallardón Justizia Ministroak  Diputatuen Kongresuan.  Neurri horren arabera, errenta maila edozein dela ere, abokatua eta prokuradorea doan izango dituzte eta tasa judizialik ere ez dute ordaindu behar izango. 

EBko direktiba batek zigor arloari dagozkion edozelako ordainketa egiteaz salbuetsita daudela ezartzen du. Orain salbuespen hori arlo zibilera ere zabalduko da. Gallardonek adierazitakoaren arabera Ministroen Kontseiluak doako justiziaren lege berria bi aste barru onartuko du. Lege horren arabera doako justizia eskuratu ahal izango dutenen kopurua handitu egingo da, urteko irabazien diru-muga lanbide arteko gutxieneko soldata bi aldiz biderkatuta ezartzetik OAEAP 2,5 aldiz biderkatuta ezarriko delako. Labur esanda, diru muga 14.910 eurokoa izatetik  15.970 eurokoa izatera pasako da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*