Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia.net-ek %29 bisitari gehiago izan ditu 2014an

2015(e)ko urtarrilaren 30a

Azken hiru urteetan da Justizianet-era Smartphone edo tabletetatik sartu den erabiltzaile kopurua bost aldiz handitu da

www.justizia.net Justizia eta Herri Administrazio Sailaren web atariak 488.966 bisitari izan ditu 2014. urtean, 2013. urtean baino %29 gehiago (orduan 378.199 bisitari izan zituen), eta 2012an izandakoen ia bikoitza (268.525). 

Bisitari milioi erdi hori 674.539 aldiz sartu da atarian, 2013an baino %23 gehiago. Gainera,  2.289.049 ikustaldi egon dira, aurreko urtean baino %6,78 gehiago.

justizia.net

 

Azken hiru urteetan Justizianet-era Smartphone edo tablet bidez sartu den erabiltzaile kopurua bost aldiz handitu da.  2012an 40.237 ziren eta egun 194.348 dira.

Justizia.net-era eskuko gailuetatik eta mahaiko ordenagailuetatik  sartutakoen datuak

 

Justizia.net-era eskuko gailuetatik eta mahaiko ordenagailuetatik sartutakoen datuak

 

Justizia.net-en sartu eta bertako zerbitzu eta izapideak erabiltzen dituzten gehienak Espainiako hainbat lekutatik sartzen dira. Erabiltzaile gehienak EAEko hiru hiriburuetan daude. Zehazki, 2014an Bilbotik 89.278 sesio egon dira; Donostiatik 42.750 eta Vitoria-Gasteizetik 36.973. Madril, Bartzelona, Valentzia, Iruñea eta Zaragozako erabiltzaileak ere badaude.

Mugak gaindituz, asko dira mundu osotik justizia.net-eko edukiak kontsultatzen dituzten erabiltzaileak. 2014. urtean bisita guztien %86 Espainiatik egin da, eta gainontzekoak inguruko herrialdeetatik, besteak beste, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia edo Latinoamerikatik. Urruneko herrialdeetako erabiltzaileak ere egon dira, hala nola Israel, Vietnam, Tailandia, Qatar, Senegal, Angola, Kosovo, Yemen, Tanzania eta Mongoliakoak.

Gehien ikusiak

Zerbitzuen eta izapideen atala da justizia.net-en gehien ikusitako atala. Atal horretatik online eska daitezke jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriak; erreklamazioak eta Justizia Administrazioari iradokizunak egiteko aukera dago; salaketa bat pausuz pausu nola jartzen den ikus daiteke, edo ezkontzeko zein nazionalitatea eskatzeko behar den dokumentazioaren berri jaso daiteke. Enkante publiko batean parte hartzeko baldintzak eta Doako Laguntza Juridikoa eskuratzeko baldintzei buruzko informazioa ere, atal honetan eskuratu daiteke.

Zerbitzuen eta izapideen atala da justizia.net-en gehien ikusitako atala

 

Online ziurtagiriak

2014. urtean justizia.net bidez 72.584 ziurtagiri eskatu dira online (2013an baino 7.448 gehiago). Zerbitzu hau erabat doan da eta munduko edozein lekutatik eska daiteke. Erabiltzaile gehien dituen zerbitzuen artean dago eta 2001ean, ataria abian jarri zenetik, 522.803 eskaera izapidetu dira online.

Postontzia

Justizia.net-era iritsitako galdera kopuruak %24 egin du gora. 2014. urtean 3.108 mezu jaso dira; 2013an, berriz, 2.500 jaso ziren.

Webmasterraren postontzian jasotako mezuen laurdena Erregistro Zibil eta Bake Epaitegietan egiten diren izapideekin erlazionatuta dago, hala nola, jaiotza-inskripzioekin, ezkontzekin, izen eta abizen aldaketekin eta batez ere ziurtagiriak online eskatzearekin. Ohiko galderak hurrengoak dira: ziurtagiriak jasotzeko epea, ziurtagiriak atzerrira bidaltzeko aukera eta eskaerak izapidetuta dauden ala ez.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*