Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziako langileek ondo baloratu dute Bulego Judizial Berriari buruz jasotako formazioa

2011(e)ko irailaren 08a

Burgos, Murtzia, Caceres, Ciudad Real, Leon, Cuenca eta Meridako Bulego Judizialetako  Justizia Administrazioko idazkari  eta funtzionarioek emandako ikastaroen helburuak bete direla uste dute. Ikastaro horiek 2010eko azaroa eta 2011ko ekaina bitartean eman dira Justizia Ministerioak Bulego Judizialari buruzko Formakuntza Planaren III. Fasearen baitan.

Iritzi horretakoa da inkestatutako langileen %84, egindako ekintza ezberdinen inguruan galdetu zaienean. %71k III. Fasean jasotako ikastaroei esker  trebetasun berriak eskuratu dituela adierazi du. Gehiengoa, %95etik gora, Bulego Judizialaren baitan garapen profesionala lortzeko etengabeko trebakuntzaren alde agertu da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*