Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak saihestu egingo du lan arloko auziak epaitegi batetik bestera ibiltzea

2010(e)ko irailaren 14a

Gobernuak onartu egin du Lan Arloko Jurisdikzioa arautzeko legearen aurreproiektuarekin aurrera egitea. Jurisdikzio-ordena horretako auzitegiek beren gain hartuko dituzte lan-istripuei, laneko segurtasun eta higieneari, zerbitzu publikoei eta lan arloko eskubide-urratzeei buruzko auzi guztiak, batez ere jazarpenari eta diskriminazioari buruzkoak (zigor arloko auziak, Gizarte Segurantzaren diru-biltzeari buruzko auziak eta konkurtso arloko salbuespenak izan ezik).

Horrela saihestu egingo da auziak jurisdikzio batetik bestera ibiltzea Lan Arloan, Arlo Zibilean edo Administrazioarekiko Auzien Arloan aldi berean izapidetzen ari diren auzien kasuetan; kasuan kasuko jurisdikzio-ordena egokia zein den argitzean, babes judiziala hobetzen da, eta horrek segurtasuna, gardentasun handiagoa eta enpresentzako eta langileentzako gastu gutxiago dakarkio lan-merkatuari. Alde batera geldituko dira zigor arloko auziak, Gizarte Segurantzaren diru-biltzeari buruzko auziak eta konkurtso-arloko prozesuetatik eratorritako salbuespenak.

Lege-aurreproiektu horren bitartez, Justiziako sistemaren erreformari eta eraberritzeari buruzko plan orokorraren baitakoa izaki, erabateko lan-jurisdikzioa eratzen da, espezializatua eta eskumen osoa duena langileen eskubideei buruzko auzietan eta gizarte-laguntzarako eta babeserako zerbitzu publikoei buruzkoetan. Gastuak arinduz eta murriztuz suspertze ekonomikoari lagunduko dion lege honek erantzun judizial homogeneoagoa eta eraginkorragoa eskainiko die langileei eta gizarte-laguntzak jasotzen dituztenei.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*