Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak lau milioi euro sartu ditu, jatorria ustelkerian eta krimen antolatuan zutenak, 2017ko lehen seihilekoan

2017(e)ko uztailaren 20a

Justizia Jauregia

Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak (ORGA) 543 ondasun lokalizatu eta lau milioi euro baino gehiago sartu ditu; hala, ORGAren Gordailu eta Kontsignazioen Kontuaren saldoa 16,7 milioi eurotik gorakoa da.

ORGAk 73 pertsona fisikoren eta 36 pertsona juridikoren ondarea aztertu du 2017ko lehen seihilekoan. Organo judizialek enbargatu edo konfiskatu beharrekoak izan zitezkeen 543 ondasun lokalizatu ditu guztira, gehienak kontu korronteak (295), ibilgailuak (116) eta higiezinak (111), baina baita bestelakoak ere, hein txikiagoan, hala nola armak, itsasontziak, lansariak eta ordaindutakoaren araberako prestazioak, eta lau sozietate. Gainera, 190 ondasun berri enbargatu edo konfiskaturen kudeaketa hartu du bere gain.

Ikerketa guztiak organo judizialen batek aginduta egiten ditu Bulegoak, eta ezinbestekoa izaten du, batzuetan, beste herrialde batzuetako kideko bulegoekin lankidetzan eta koordinatuta aritzea, ondasunak Espainian nahiz atzerrian egoten baitira. Horretarako, zenbait baliabide ditu; besteak beste, polizia judizialeko kide atxikiak, zenbait entitaterekin lankidetza-hitzarmenak iturri irekietako datuak kontsultatzeko, eta gero eta presentzia handiagoa aktiboak berreskuratzeko nazioarteko foro eta sareetan.

ORGA 2015eko urrian sortu zen, krimen antolatuaren eta ondare-delitu larrienen kontrako borrokatik etorritako ondasunak kudeatzeko eta lokalizatzeko; tartean, ustelkeriakoak. Ordutik, 563 espediente bideratu ditu, 140 pertsonari buruzko ikerketaz arduratu eta 543 ondasun lokalizatu ditu, kontuan ia 17 milioi euro sartu ditu, eta 442 ondasun kudeatu ditu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*