Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak karrera judizialean eta fiskalean aritzeko 300 lanpostu berri deituko ditu

2019(e)ko apirilaren 02a

Justiziak karrera judizialean eta fiskalean aritzeko 300 lanpostu berri deituko ditu

Justizia Ministerioak prentsa-ohar bidez jakinarazi du 2019an karrera judizialean eta fiskalean aritzeko 300 lanpostu berri deituko dituela. Lanpostu hauek Justizia Administrazioan karrera bietan dauden lanpostu hutsak behin behinekoz betetzeko dira.

Iragarpena Justiziako Estatu idazkari Manuel Jesús Dolz-ek egin du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, Estatuko Fiskaltza Nagusiari eta Enplegu Publikoaren hautaketa-proben Batzordeari bidalitako eskutitz bidez. Eskutitzean karrera bietarako lan-eskaintza 300 lanpostukoa izango dela zehaztuta dator; 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak aurreikusitako kopururik handiena da.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*