Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak instrukzioa prestatu du adingabe transexualek Erregistro Zibiletan izena aldatzeko aukera izan dezaten

2018(e)ko urriaren 18a

Justiziak instrukzioa prestatu du Espainia osoko Erregistro Zibiletan adingabe transexualek  izena aldatzeko aukera izan dezaten. Familiei konponbidea emateko behin behineko neurria da, Parlamentuak 2/2007 Legearen erreforma izapidetzen duen bitartean. Legearen erreformaren bitartez, adingabeen izenaz gain sexua ere aldatzeko aukera egongo da erregistroetan.  

EAEn 2016tik izena aldatu nahi zuten adingabeek horretarako aukera zuten Euskadiko dokumentu administratiboei zegokienez (udaletxe, aldundietan, Osakidetzan, e.a.), transexualen dokumentazio administratiboari buruzko abenduaren 22ko 234/2015 Dekretuari esker. Hala ere, Estatuko dokumentu ofizialak administrazio zentralaren esku daude, zehazki Erregistro Zibilen esku (jaiotza-egiaztagiria, NAN, pasaportea).

Eta Erregistro Zibilek, askotan ez zituzten izen aldaketak onartzen. Bea Sever, Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidearen hitzetan, “hori dela eta, egunerokoan, lagunen artean, familian... eta zenbait leku ofizialetan nahi duten izena daukate, eta beste leku ofizial batzuetan, ez. Adibidez, DBHko titulua jasotzen duen nerabe batek, titulu ofiziala jasotzen duenean, NANan ageri den izenarekin agertuko da”. Legearen erreformari dagokionez, Bearen hitzetan “adingabe transexualen izen eta sexu aldaketa askatasunez egiteko aukera egon behar da, eta inolako esijentziarik gabe gauzatu behar da, hau da, Legeak norbanakoak duen autodeterminaziorako eskubidea bermatu behar du”.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*