Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak eta epaileen eta fiskalen elkarteek lantaldea sortu dute hainbat hobekuntzari buruz hitz egiteko

2018(e)ko uztailaren 25a

Justizia Ministerioa, karrera judizialean ordezkaritza duten lau elkarteek eta fiskal arloko hiru elkarte profesionalek sortu dute lantaldea, eta besteak beste, 2018ko aurrekontuen baitan profesionalen soldatetan egin daitekeen igoera aztertuko dute.

Justizia Ministerioko zuzendaritzak eta zazpi elkarteek aste honetan egin dute lehen batzar ofiziala, iragan maiatzaren 22ko greba eragin zuten epaile eta fiskalen aldarrikapenak aztertzeko asmoz. 
Justizia ministro Dolores Delgadok batzarrean adierazi du talde parlamentarioekin hainbat bilera egin dituela,eta haiek adierazitakoaren arabera zenbait lege erreforma aurreikusita daudela, eta talde horien artean adostasuna dagoenez, berehala jarriko direla abian.

Horien artean Botere Judizialaren Lege Organikoa (LOPJ) aldatuko da epaile eta fiskalen baimenei dagokienez, eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatuko da, 324. artikulua baliogabetzeko. Artikulu horren arabera, zigor prozedurak instruitzeko gehienez sei hilabeteko epea dago (konplexutasun handiko auzietan ezik).

Batzarraren amaieran, Estatuko idazkari Manuel Dolz-ek esan du topaketak “inkomunikazio egoera desblokeatzeko eta Ministerioaren eta elkarteen arteko elkarrizketari eta lankidetzari ateak irekitzeko” balio izan duela, eta gertaera hau onuragarria dela Justiziak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu publikoa hobetzeko.


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*