Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak eta Autonomia Erkidegoek Justiziako langileentzako prebentzio eta segurtasun neurri amankomunak ezarri dituzte Covid-19ari eusteko

2020(e)ko martxoaren 25a

Justiziak eta Autonomia Erkidegoek Justiziako langileentzako prebentzio eta segurtasun neurri amankomunak ezarri dituzte Covid-19ari eusteko

Aste honetan Justizia Ministerioak ebazpena argitaratu du Autonomia Erkidegoekin adostuta, pandemiak irauten duen bitartean Justizia Administrazioko funtzionarioek oinarrizko zerbitzuak ematearekoan hartu behar dituzten prebentzio-neurriei buruzkoa.

Lurralde guztiarentzako arau amankomun horren ezarpena, Justizia Administrazioaren koronabisuaren aurka ekiteko Krisiaren Koordinazio Batzordearen azken bileran adostu zen. Batzordea Osasun Ministerioaren SND/261/2020 aginduaren babesean sortu zen iragan ostiralean. Agindu horretan ezarritakoaren arabera, Justizia Ministerioari dagokio Justiziako langileen jardunaren koordinazioa, BJKNren eta EFN eskumenei kalterik egin gabe eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Osasun agintariek ezarritako gomendioei jarraituz, ebazpenak hurrengo neurriak ezarri ditu:

Prebentzio-neurriak

Edozein babes-neurri hartzerakoan, taldearen babesa norbanakoen gainetik egongo da. Neurri indibidualak lan-jardunaren arriskuarekiko proportzionalak izan behar dira.

Taldeko prebentzio-neurriak: ezin izango da eraikin judizialetara sartu egiaztagiririk gabe, sar daitekeen pertsona kopurua mugatuko da eta baita barruan egon daitekeen denbora. Guztientzako gel hidroalkoholikoak egongo dira eta arnas-aparatuko gaitzak dituztenentzat maskarak egongo dira, bi metroko distantzia gorde beharko da, talde-babeserako elementuak ezarriko dira eta garbiketa eta desinfekzio neurriak areagotuko dira.

Lana antolatzeko neurriak: lan telematikoa sustatuko da, ezarritako oinarrizko zerbitzuetatik kanpo utziko dira kalteberak diren pertsonak, zentroaren zuzendaritzarekin koordinatuko dira osasun zentroetara, espetxeetara, adingabeen zentroetara edo zaharren egoitzetara egin beharreko ezinbesteko desplazamenduak, atxilotuak eta presoak egoitza judizialetara eramatea mugatuko da eta zitazioak eta seinalamenduen hitzorduak bata bestetik urrunduko dira.

Norbere burua babesteko neurri ez-zehatzak: Birusaren transmisioa kontrolatzeko eta gutxitzeko babes-neurriak hertsiki jarraituko dira. Arnasketa aparatuaren gaitzik izanez gero, osasun agintariei jakinarazi beharko zaie eta emandako jarraibideak jarraitu behar dira. Laneko eremu guztietan eta edozein arrisku-egoeraren aurrean norberaren-higiene neurriak indartuko dira eta oinarrizko zerbitzuetako langileek egin behar dituzten premiazko irteeretan maskarak eta eskularruak erabiliko dira.

Laneko eremu fisikoan ezarri beharreko neurriak: Segurtasun-neurriei buruzko kartelak jarriko dira eta higienea bereziki zainduko da.

Kasu positiboetarako eta/edo isolamendu kasuetarako

Eragindakoaren aldetik: autonomia erkidegoaren osasun zerbitzuen jarraibideak jarraitu beharko ditu, lurralde kudeatzailetzari edo eskumenduna den lurraldearen organo baliokideari aldi baterako lanerako ezintasuna jakinarazi beharko dio eta goragoko arduradunei eta gertuko lantaldeari egoeraren berri eman beharko dio.

Eragindako langilearen goragoko arduradunari dagokionez: positiboaren berri eman beharko du, eta kasuan kasu, lurralde kudeatzailetzari edo organo baliokideari jakinarazi beharko dio eta antolakuntza-erabakiak hartu beharko ditu oinarrizko zerbitzuek bere horretan jarrai dezaten
Lurralde kudeatzailetza edo autonomia erkidegoaren organo baliokideari dagokionez: garbiketa enpresari desinfekzio neurriei buruzko jarraibideak emango zaizkio. Osasun agintariei positiboa jakinaraziko zaie beharrezko neurriak hartu ditzaten, eta itxiera, jarduera bertan behera uztea edo isolamenduari buruzko Osasuneko ebazpenak jakinaraziko zaizkio.

Jarduerak eta kutsatzeko-arriskua

  • Kutsatzeko arriskua dago, baieztatutako Covid-19aren kutsatze-sintomak dituen norbanako batekin harreman estua egon daitekeen lan-egoeretan.
  • Harreman estutzat joko da langile batek balizko kasu bati edo baieztatutako gaisotasun zantzuak dituen norbanako bati laguntzea, edo leku berean egotea, baldin eta bien artean bi metro baino gutxiagoko tartea egon bada.
  • Arrisku gutxiko egoeratzat joko dira, balizko gaiso batekin edo kutsatze-zantzuak dituen erabiltzaile batekin harreman estua egon ez denean.
  • Arrisku gutxiagokotzat jokok dira erabiltzaileekin harreman zuzena ez duten lanak, eta baldin badute baina bi metroko tartea errespetatzen bada edo babes-neurri kolektiboak ezarri badira.

Informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu ezazu laneko segurtasunari buruzko Justizia Ministerioaren ebazpena, Covid-19 pandemiak irauten duen tarterako (2020ko martxoak 23).
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*