Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak delituen biktima diren emakumeen babesa hobetzeko Prozedura-legea berrikusi du

2018(e)ko irailaren 20a

Prozedura Kriminalaren Legea genero ikuspegitik aztertzeko abuztuaren 31n sortutako aholku batzordea astearte honetan batzartu da lehen aldiz Justizia Ministerioan, lanari ekiteko asmoz.

Batzarraren buru izan da Estatuko Justizia idazkari Manuel Jesús Dolz. Batzarraren helburua, indarrean dagoen prozedura legea urgentziaz aztertzea izan da, edozein delitu motaren biktima diren emakumeen babesa hobetzeko.

Lehen batzarra kontseiluaren lana antolatzeko izan da. Auzitegi Gorenaren 2.zkiko Salaren magistratu Ana María Ferrer-ek delituen biktima diren emakumeen babesa hobetzeko aldaketa proposamenak koordinatuko ditu.  Horrez gain, hizkuntza arloan emakumeentzat baztertzailea izan daitekeen edozein motako hitz edo esamolde ezabatzeaz arduratuko da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*