Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak automatikoki bidaliko ditu Trafikora bideko segurtasuneko zigor-epaiak

2015(e)ko otsailaren 12a

Justizia Ministerioak akordioa sinatu duela iragarri berri du. Horren arabera, bideko segurtasuneko zigor-epaiak automatikoki Trafiko Zuzendaritza Nagusira bidaliko dira. Protokolo horren helburua, organo batek besteari jakinarazteko prozedura arintzea da.

Bideko segurtasuneko zigorrak eta kautelazko neurriak Zigortuen Erregistro Nagusian, Kautelazko Neurrien Erregistro Nagusian, Bilaketa-aginduen eta Epai ez-irmoen Erregistro Nagusian, eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren Biktimen Babeserako Erregistro Nagusian erregistratzen dira.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiarentzat, funtsezkoa da informazio hori ahal den azkarren jasotzea; batetik,  motordun ibilgailuak eta ziklomotoreak gidatzeko debekuak eta segurtasun zein kautelazko neurriak -hala nola ibilgailua edo gidabaimena kentzea- egikaritzeko; bestetik, gertaerak eta ondorioak ikertzeko eta berrerorketak ekiditeko.

Gaur egun, informazio hori organo judizialek ofizio bidez bidaltzen dute Trafiko Zuzendaritza Nagusira.  Hemendik aurrera, idazkari judizialak datuak SIRAJen sartuko ditu, eta horrenbestez, automatikoki Trafikora bidaliko dira; era horretara, eskuz bidaltzeko beharra desagertuko da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*