Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justiziak 63,4 milioi inbertituko ditu Mutualitate Judizial Orokorraren osasun zerbitzuan

2017(e)ko irailaren 19a

Justizia Ministerioak, aseguru-etxe ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez, 63,4 milioi euro inbertituko ditu -iaz baino 1,9 milioi gehiago-, Mutualitate Judizial Orokorraren (MUGEJU) osasun zerbitzuan.  Hitzarmenetan jasotakoaren arabera, hiru adin-tarteen prima %5 igoko da; azken urteetan osasun zerbitzuaren arloan MUGEJUn egin den igoerarik handiena izango da.

2018ko hitzarmenean, mutualistak erakundez aldatzeko mekanismoekin lotutako berrikuntzak gehitu dira. Horrela, mutualista bakoitzak duen egoera eta osasun arloko bitartekoak askatasun handiagoarekin eta hobeto uztartzeko aukera izango dute erakunde ezberdinek.

Hitzarmen berrian ospitaleratzeetako laguntza hobetu da eta laguntza behar dutenen arreta indartu da. Horrez gain, Europar Batasunean osasun zerbitzuetara jotzeko araudia hobetu eta aho-hortzetako osasun zerbitzua indartu dira, besteak beste, onkologia-prozeduren ondorioz sortutako hortz edo hagin inplanteak gehitu dira.

Era berean, Osasun Sistema Nazionaletik eratorritako zerbitzuak berrikusi dira; horien artean genero indarkeria kasuetako lehen arreta zerbitzua indartu da eta bereziki kalteberak diren norbanakoei –adinekoei, adibidez- eta gaixo kronikoei eman beharreko arreta hobetu da.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko