Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia telematikoa bultzatzen duen Estatuko Batzordeak "Administrazio Judizial Elektronikoa 2014" saria jaso du

2014(e)ko apirilaren 29a

Administrazio Judizial Elektronikoa 2014 sariaren epaimahaiak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari bi sari eman dizkio: Gune Neutro Judizialagatik bat, eta Administrazio Judizialaren Estatuko Batzorde Teknikoagatik bestea. Azken hori, Justizia Ministerioarekin banatu du.

Sariak Socinfo Fundazioak eta “Sociedad de la Información” aldizkariak emango dituzte “IKTak eta Justiziaren Eraberritzea” mintegiaren amaiera ekitaldian, gaur, apirilaren 29an, 13:30ean. Ekitaldia Mapfreren Batzar Aretoan izango da. (General Peron etorbidea, 40. Madril).

CTEAJE iaz jarri zen abian, eta Justizia Arloan eskudunak diren Administrazio Publikoek erabiltzen dituzten sistema informatikoez arduratzen da; bikoiztasunak ekiditea eta sektorea eraberritzea dira bere eginbeharrak.

Gune Neutro Judiziala, berriz, izapidetzeko beharrezkoak diren datuak organo judizialei helarazten dien zerbitzuen sarea da. Horretarako , Estatuko Administrazio Orokorraren eta beste hainbat erakunderen aplikazioetara eta BJKNren datu basera sarbide zuzena errazten die. Zerbitzuaren helburua izapidetzea erraztea eta horretarako behar den denbora murriztea da; horrez gain, segurtasuna areagotzea eta erabiltzaileak gogobetetzea ere bere betebeharrak dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*