Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Ministroak udalerrietako ordezkariei adierazitakoaren arabera ezarpen judiziala ez da aldatuko

2015(e)ko urtarrilaren 14a

Rafael Catala Justizia Ministroak, Iñigo de la Serna Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren presidenteari azaldutakoaren arabera, Botere Judizialaren Lege Organikoan (BJLO) ez da ezarpen judiziala aldatuko. Datozen asteetan Ministroen Kontseiluak BJLOren erreforma onartuko du.

Batzarrean,barruti judizialek bere horretan jarraituko dutela, eta aurreikusitako notarioen ezarpenaren aldaketa autonomia erkidegoekin adostasuna lortu arte atzeratuko dela ziurtatu dute Justiziako ordezkariek. Edonola ere, notarioen ezarpena aldatu ostean, hainbat notario zituzten udalerrietan gutxienez bat geldituko dela adierazi dute.

Erregistro Zibilari dagokionez, Erregistro Zibilaren lana Bake Epaitegiek egingo dutenez,  lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartu du Ministerioak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*