Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Ministerioaren aurrekontua 1.927 milioi eurokoa izango da 2018an

2018(e)ko maiatzaren 24a

Justizia ministro Rafael Catalák Diputatuen Kongresuaren osokoan aurkeztu du 2018. urtean bere sailak izango duen aurrekontua. Laugarren urtez diru kopuruak gora egin du, hazkunde iraunkorrerako joera egonkortuz. Justizia Ministerioaren arabera, 2014ko kontuetan pilatutako igoerak datu horiek Gobernuak Justiziara bideratutako bitartekoak handitzeko hartu zuen konpromisoa egiaztatzen dute. Ekitaldi honetan, hortaz, Estatuak 1.927 milioi euro gastatuko ditu Justizian, iaz baino 3,1 gehiago.

Aurrekontuaren %91 -1.754 milioi euro- Justizia Ministeriora bideratuko da, 2017. urtean baino % 3,2 gehiago; gainerako % 9 Ministerioaren ardurapeko erakundeen artean (Mutualitate Judizial Orokorra eta Ikasketa Juridikoen Zentroa) eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren artean banatuko da (aurten % 3,3 igo da).

Ministroak azaldu duenaren arabera, kontuak hiru ardatzetan oinarrituta daude:  bitarteko gehiago Justizian, herritarrei zuzendutako Justizia eta teknologia berriak. Gainera, aurrekontu hauek epaile eta fiskalen aldarrikapenak asetzeko asmoz osatu direla, eta sektorean lehentasuna duten esparruetan bitarteko gehiago jartzeko Ministerioak adierazitako konpromisoarekin bat datozela adierazi du ministroak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*