Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Ministerioak zortzi adituz osatutako batzorde bat eratu du hizkera juridikoa eraberritzeko

2010(e)ko uztailaren 30a

Ministro Kontseiluak akordio bat onartu du "Hizkera juridikoa eraberritzeko batzordea" eratzeko. Batzorde horrek hamabi hilabete barru Francisco Caamañori txosten bat aurkeztu beharko dio: zuzenbideko profesionalek gaur egun erabiltzen duten hizkera aztertu eta herritarrentzako hizkera juridikoa ulergarriagoa izan dadin beharrezko neurriak proposatzen dituen txostena.

Gobernuaren konpromisoa hizkera juridikoa eraberritzeko Gardentasun Judizialaren Planarekin hasi zen, 2005eko urriaren 21eko Ministro Kontseiluaren erabakiz, Herritarrek Justiziaren aurrean duten Eskubideen Gutunaren helburua lortzeko asmoz. Gobernuaren konpromiso eta ahalegin hori bikoiztu egin da orain dela gutxi "Justizia Eraberritzeko Plan Estrategikoa" onartu ondoren. Horretan hizkera juridikoa eraberritzeko adituz osatutako batzorde hau eratzea aurreikusten da, hizkera juridikoaren izaera tekniko eta zehatza oztopo izan ez dadin herritarrarengana era argi eta errazean heltzeko.

"Egoera" txosten horren bidez ezagutu ahal izango dira, besteak beste, idatzizko komunikazioek, ikustaldiek eta agerraldiek zein arazo linguistiko eragiten dizkieten herritarrei zein zuzenbideko profesionalei.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*