Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Ministerioak 2018ko aurrekontua aurkeztu du

2018(e)ko apirilaren 20a

Estatuko Justizia idazkari Carmen Sánchez-Cortések eta Justizia idazkariorde Áurea Roldánek 2018ko Justiziako aurrekontuaren banaketa eta politika publikoetan ezartzeko modua aurkeztu dute aste honetan, Diputatuen Kongresuaren Justizia Batzordearen aurrean. 

Estatuak aurten 1.926,6 milioi euro gastatuko ditu Justizian, iaz baino % 3,1 gehiago. Justizia Ministerioaren aurrekontuak laugarren urtez jarraian egin du gora -1.754 milioi euro dira, aurrekontu osoaren % 91 jasoko du; gainerako %9 Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Ministerioaren ardurapeko erakundeen artean banatuko da.

Aurkezpenean azpimarratu dutenez, segurtasun juridikoa areagotzeko eta Zuzenbide estatua sendotzeko bidean aurrerapausoa dira aurrekontuak, gizatalde ahulenei eman beharreko laguntza indartzen dute eta profesionalen aldeko erronka garbia egiten dute.

Justizia Ministerioak 1.382,8 milioi euro gastatuko ditu langileen arloan, aurrekontu osoaren % 78,8. Diru-kopuru horrekin, % 1,75 igoko da Justiziako langileen soldata; horrez gain, Justizia Administrazioaren Lan-eskaintza berria egingo da -3.759 lanpostu-. Horietatik, 1.087 ordezkapenak egiteko eta 2.672 barneko langileen aldizkakotasuna murrizteko erabiliko dira.  Gainera, epaile eta fiskal 300 lanpostu berri eskainiko dira, 2017an baino hiru aldiz gehiago.Ondoren, lanpostuak bi ikasketen artean banatuko dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*