Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Ministerioak 1.800 milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, prentsa-aurrekoan aurkeztu du demokraziaren historian Justizia Administrazioaren eraberritzean egin den inbertsiorik handiena. 2010erako aurrekontua 1.804,82 milioi eurokoa da, 2009an baino 218,5 gehiago, hau da, %13,77 igo da aurrekontua.

2010ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onartuta, Gobernuak Justizia eraberritzeko aurrekontu-konpromisoa bete du (600 milioi hiru urtetan), 218,5 milioi euroko ezohiko diru-aportazioa dela medio. 218,5 milioi euroko igoera orokorrarekin finantzatzen diren jarduerak honakoak dira:

Eraberritze Teknologikoa eta Erregistro Zibilak

2010ean finantzatuko diren jarduera nagusien artean arreta berezia merezi du informazio- eta komunikazio-sistemetako inbertsio handiak eta Justiziako profesionalen eta herritarraren eskura jarriko diren zerbitzu elektronikoak. 2010eko aurrekontuan atal horretarako aurreikusitako dotazio orokorra 151,59 milioi eurokoa da.

Bulego Judizial berriaren zehaztapena

A) Azpiegituren Planaren garapena

Azpiegituren eta Ekipamenduen Plana garatuko da 2010erako 15,2 milioi euroko gehikuntzarekin. Gehikuntza hori organo judizialetako egoitza-eraikinak eraikitzeko, birgaitzeko eta ekipatzeko izango da.

B) Justiziako Zerbitzu Publikorako baliabideak.

Justiziaren eraginkortasunaren hobekuntza-proposamenek egitura judizialaren aldaketan eragiten dute batez ere, giza-baliabideen arrazoizko erabileraren bitartez, justizia-sistemaren profesional-kopuruaren igoeraren bitartez eta bulego judizialaren berregituraketaren bitartez, jarduera judizialeko sistema berri bati esker.

128,79 milioi euroko inbertsioa egingo da guztira.

Mapa judizial berria

Mapa judizial berriak 48,47 milioi euroko aurrekontua izango du 200 unitate judizial sortzeko. Horietako 50 lanpostu lurralde-atxikipena izango duten epaileenak izango dira, profesional titularrek osatutako sistema judiziala lortzeko xedez.

Bestelako jarduerak

Genero Indarkeria dela eta, eta 2005/2009 aldian Emakumearen aurkako Indarkeriaren Arloko 103 epaitegi berri sortu ondoren, arlo honetan espezializatutako organo berri gehiago sortuko dira 2010ean, lan-zamak eskatzen duenaren arabera. Justizia Ministerioak Genero Indarkeriaren aurkako ekintzetarako 2010erako esleitutako diru-kopurua 52,39 milioi eurokoa da.

Erakunde Publikoak

Azterlan Juridikoen Zentroak 18,41 milioi euroko kreditua izango du hasiera batean 2010erako, baina 0,39 milio euroko igoera izango du, hau da, %2,18ko igoera.

Mutualitate Judizial Nagusiak, Ministerioari atxikitako erakunde autonomoak, 104,81 milioi euroko aurrekontua izango du, 2009 urtean baino 0,95% gehiagorekin. Datuak Babesteko Estatuko Bulegoak 2009an baino 0,70% gehiagoko aurrekontua izango du, 15,43 milioi euro izango baititu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*