Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia eta Ezintasuna XII. Sariak

2019(e)ko abenduaren 11a

Justizia eta Ezintasuna XII. Sariak

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes Justizia eta Ezintasuna Foroaren XII. Sari banaketan buru izan da. Ekitaldian, ezintasunak dituzten norbanakoek eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten mugak gainditzeko duten “irmotasuna eta adorea” azpimarratu ditu.

Justizia eta Ezintasuna sarien helburua arlo ezberdinetan jarduten diren erakundeek eta profesionalek ezintasunak dituzten norbanakoen gizarte-inklusioa babesteko, euren eskubideen defentsan, gizartearen sentsibilizazioan zein ezarritako mugen eraispenean egindako lana aitortzea da.

Ekitaldi honetan lau sari banatu dira, eta hil osteko aipamen berezia egin zaio Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi-ohi Eduardo Fungairiñori.

Sariak hurrengoak izan dira:

  • Ibilbide profesionalari saria: Antonio Pau Pedrón, idazlea eta jurista, Justizia Ministerioaren Kodifikazio Batzorde Nagusiaren Lehenengo ataleko presidentea.
  • Enpresa-ekintzari saria: Leroy Merlin.
  • Erakundeari saria: Amadip Esment fundazioa, gabezia intelektuala duten norbanakoekin eta euren familiekin lan egiten duen elkartea.
  • Gizarte-komunikazioari saria: Rozalén abeslari, sortzaile eta konposiziogileari.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*