Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europako Gomendio berriak Justizia Errestauratiboaren zigor-arloko erabilera sustatzen du

2019(e)ko martxoaren 07a

Europako Gomendio berriak Justizia Errestauratiboaren zigor-arloko erabilera sustatzen du

Justizia Errestauratiboa zigor-arloan erabiltzeari buruzko Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak onartutako Gomendioa, 2018ko urriaren 3koa, mugarri da eta Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua desagertu eta Euskadiko Justizia Errestauratibo Zerbitzua (EJEZ) sortzeko prozedura arautzen du. EJEZ 2018ko abuztuaren 28an sortu zen eta lehiaketa publikoa irabazi zuen IRSE erakundeak kudeatzen du. 

Araudi horren bidez Estatuei eta administrazio publiko ezberdinei Justizia Errestauratiboaren garapena eta erabilera sustatzeko deia egiten zaie; ildo horretan, Eusko Jaurlaritza gomendioa bere egin duen lehen administrazio publikoa izan da, Justizia Errestauratibo Zerbitzu berria ezarriz.

Aipatutako gomendioari dagokionez, “soft law” (zuzenbide samurra) deitutako araua da, hortaz, ez da Estatuek derrigor bete beharrekoa, eta Europako Kontseiluaren 1999ko gomendioa ordezkatzen du (Recommendation No. R(99)19 concerning mediation in penal matters); horren bidez, Estatuei zigor-arloko bitartekaritza bultzatzeko egiten zitzaien. Gomendio berriak, berriz,  zerbitzu berria testuinguruan kokatzen duen eredu aldaketa ezartzen du. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak Gomendioa gaztelaniara eta euskarara itzultzea (aste batzuk beranduago) erabaki du, eta dokumentua JERen dokumentu bezala argitaratzea; izan ere, dokumentuan Europako testuinguruan zigor-arloko bitartekaritzaren baitan praktika errestauratibo eraginkorrenak diren zirkulu eta hitzaldien erabilera sustatzen baitira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*