Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Errestauratiboa, Justizia egiteko beste bide bat

2019(e)ko azaroaren 27a

Justizia Errestauratiboa, Justizia egiteko beste bide bat

Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak DVren Foro Juridikoa inauguratu du, izenburutzat hauxe hartu duena: “Justizia konponarazlea, justizia egiteko beste modu bat”. Gaur egin da Donostian, eta bertan hartu dute hitza ere Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Idoia Zuriarrain Gipuzkoako Fiskal-buruak, Iñaki Subijana Auzitegi Goreneko magistratu emerituak, Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko zuzendari ohiak, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Gazte Justizia Zerbitzuko buruak eta Idoia Igartua UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleak.

San Jose sailburuak nabarmendu du Justiziaren egoeraren gainean eztabaidatu eta gogoeta egin behar dela, oso gogoan izanik, betiere, “haren osasuna demokraziaren osasuna” dela eta oso arretaz egon behar garela Justiziako kontzeptuen eta jarreren bilakaeraren gainean, gure Zuzenbide Estatuaren oinarriak auzitan jartzen duten populismoei eta beste elementu erreakzionario batzuei aurre egiteko”. Harriduraz ikusten dugu desobedientziagatik epaitzen zuen auzitegiaren kontrako Generalitateko presidentearen desafioa. Uste izateak arduradun publiko bat legeak eta epaileen sententziak betetzeari lotuta ez dagoela, utzi egidazue esaten, jarrera antidemokratikoa izateaz gain, totalitarismora darama”.

Bestetik, Lan eta Justiziako sailburuak Justizia Konponarazlearen ezaugarriei eta Euskadiko Justizia Konponarazlearen Zerbitzuari erreparatu die bere hitzaldian; zerbitzu hori duela urtebete sortu zen Europako Kontseiluaren gomendioekin eta eragile juridikoekin bat etorriz, haiek erabakitzen baitute zeintzuk diren konponarazteko prozesu eta akordioaren oinarriak, irismena, eta hura zein prozedura-fasetan aplikatzen den. San Josek adierazi du ez ditugula “elkarrekin kontrajarri behar Justizia, esan dezagun, tradizionala eta Justizia Konponarazlea; aldiz, nire ustez, bi kontzeptuok osagarritzat hartu behar ditugu. Ez da inolaz ere sistema judizial penala ordezkatu behar; aldiz, harekin bateragarria izan behar da, zentzu progresista batez”.

Maria Jesus San Joseren arabera, Justizia Konponarazlea ideia batean bermatzen da: delituak kalteak sortzen dituenez, justiziak sendatu egin behar du, giza harremanak batez ere, eta topaguneak ezarri biktimak eta biktimagileak elkarrekin komunikatzeko, biktimaren interesak eta beharrizanak berroneratzeko, biktimagileak bere errua onartzearen bidez. “Euskadiko Justizia Konponarazleko Zerbitzu berriak zentzu zabalago batean biltzen ditu Justizia Konponarazlearen kontzeptua osatzen duten elementuak: prozesuan biktimak eta biktimagileak ez ezik, delituaren eraginpeko beste batzuk ere sartzen dira, adibidez, familiak eta gizartea. Kontua da gizarteari protagonismoa eman eta hura inplikatzea, biktimaren rol nagusia eta hura berroneratzea ahaztu gabe, eta biktimagileak lehengora ez itzultzeko aukerak argi eta garbi gutxitzea”.

San Jose sailburuak adierazi du irmo sinesten duela aldeen arteko adostasunak eta autonomiarekiko errespetuak gidatu behar dituztela Justiziaren arloan lan egiten duten maila eta erakunde guztien arteko harremanak, eta gogora ekarri ditu, halaber, Justizia Konponarazleko prozesuen arrakastarako behar jarrerak eta erremintak zeintzuk diren, tartean dela prozesuaren berme-sistema ez kaltetzea, eta kasuak aukeratzea Epailetzari dagokiola, Fiskaltzarekin koordinazioan; beti hartuko dira kontuan aldeek beren gogoz bat egin behar dutela mota honetako prozesu batekin, eta ezin bestekoa izango da aldeek gatazka aitortzea, hori oinarrizko elementua baita konponbidea lortzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*