Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Erregistratzaileekin hitz egiten hasi da, Erregistro Zibila hobetzeko asmoz

2014(e)ko urriaren 27a

Rafael Catala Justizia ministroa, Jabetzaren,  Ondasun Higigarrien eta Merkataritza-arloko, Espainiako erregistratzaileekin batzartu da, Erregistro Zibila hobetzeko batzorde misto bat eratzeko elkarrizketei ekiteko asmoz. Horren bidez, zerbitzuak doan izatea, erregistroko datuak estatuarenak izatea eta datuok babes maila gorena izatea bermatu nahi du Catalak.

Kongresuaren Justizia Batzordean iragarri zuen bezala, Erregistro Zibilak behar bezala funtzionatu dezan ezinbestekoa da Justizia zerbitzu publiko gisa hobetzea; horretarako, 20/2011 Legean aurreikusita zegoen bezala, justiziaren eremutik kanpo aterako da. Ondorioz, merkataritza-arloko erregistratzaileak arduratuko dira kudeaketaz.

Horrez gain, Erregistro Zibilean Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordeak proposatutako zenbait neurri -lege-erreforma bidez garatzen ari direnak- Erregistro Zibilean ezarriko dira. Horien artean, jaiotzak eta heriotzak osasun zentroetatik zuzenean elektronikoki izapidetzeko aukera emango duen neurria dago.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*