Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia elektronikoa eta interkonektatua

2014(e)ko otsailaren 13a

Justizia modernizatu denik ezin da ukatu, baina ildo horretan jarraitzeko, indarrak batzea ezinbestekoa da; orain arte ez bezala, tresna edo aplikazio berriak bakoitzak bere aldetik sortu ez ditzan. Era horretara, Justizia azkarra, eraginkorra eta elektronikoa izango da, eta are gehiago, interkonektatuta egongo da.

Helburu horrekin, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa (AJEEBT) eratu da.  Batzordearen helburua Justizia Administrazioan erabiltzen diren sistemen eta aplikazioen arteko bateragarritasuna bultzatzea eta elkarreragingarritasuna bermatzea da. Horrez gain, Administrazio ezberdinen arteko kooperazioa ziurtatzeko ere lan egiten du (Justizia Administrazioan Informazio eta Komunikazio Teknologien Erabilera Arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legean ezarritakoaren arabera). 

Jon Uriarte, Justizia Administrazioaren Eusko Jaurlaritzako Zuzendaria, AJEEBTren lehen Batzorde Iraunkorrean egon zen. Batzordea 2013ko irailaren 17an egin zen eta Joaquin Silguero, Justizia Administrazioaren idazkari nagusia izan zen buru.

Hain zuzen ere, 18/2011 Legearen arabera, Administrazio Judizial elektronikoa lortzeko ezinbestekoa da informazio eta komunikazio teknologien erabilera orokortzea.  Horretarako, araudiak garatu eta jarraibideak ezarriko dituen organo bat sortu behar da. Organo hori AJEEBT da; eta horren bidez garatuko da Elkarreragingarritasunaren eta Segurtasunaren Eskema Judiziala (EJIS, gaztelaniazko adieraren arabera).

AJEEBT Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskal Nagusiak eta Justizia eskumena transferituta daukaten autonomia erkidegoek osatzen dute (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Galizia, Madril, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, eta Valentzia). Dagoeneko hainbat batzar egin dituzte, eta lehen erabakietako bat hurrengo bost lantaldeak osatzea izan da:

  1. Komunikazio telematikoak taldea, Justizia Ministerioaren ardurapean dago. Zazpi autonomia erkidegok osatzen dute. Jakinarazpenak eta idazkiak Lexnet bidez aurkeztu ahal izateko ari da lanean; horrekin batera, abian jarri du Logroñoko Zibil-arloko epaitegietan demandak eta izapideetarako idazkiak online aurkezteko proiektu pilotua.
  2. Artxibo judiziala. Talde honen arduraduna Andaluzia da. Beste zazpi erkidegok, Justizia Ministerioak eta BJKNk osatutako taldea da. Taldeak bi lan-esparru ditu: Batetik, dokumentuak eta artxibo judizialak kudeatzeko sistema bat ezartzeko, eta bestetik, sistema horretara egokitutako aplikazio teknologikoa ikertuz egiten du lan. 
  3. Buletinak eta aginte-koadroak automatikoki eskuratu ahal izateko lan-taldea. Talde honen arduraduna Kanariak dira.  Bost erkidegok, Justizia Ministerioak eta BJKNk osatutako taldea da. Talde hau Estatistika Judizialeko Batzorde Nazionalarekin koordinatuta egon beharko da.
  4. Prozesu Kudeaketako Sistemak eta Justizia Administrazioari laguntzeko Administrazio-erregistroen Sistemak Interkonektatzeko Lantaldea. Talde honen burua Justizia Ministerioa da. Lantalde hau lau autonomia erkidegok osatzen dute. Proiektu pilotuari 2014ko lehen hilabeteetan emango zaio hasiera, Katalunian.
  5. Organo judizialentzako ikustaldi salen ardura duen taldea. Aragoi da talde horren arduraduna. Justizia Ministerioak eta hiru erkidegok parte hartzen dute. Espainia guztian baliagarria izango de azpiegitura teknikoa garatzeko gomendioak lantzen duen taldea da.

Batzordea uztailaren 7ko 396/2013 Errege Dekretuak arautzen du. Dekretuan Batzordearen egitura, osaketa eta funtzioak zehazten dira. Horrez gain, Errege Dekretuak, AJEEBTk independentzia organiko eta funtzional osoa duela ezartzen du. Batzordea era honetara osatuko da: Osokoa, Batzorde Iraunkorra, Presidentzia (BJKNren kide bat eta Justiziako Estatuko Idazkaria bi urtean behin txandakatuko dira), eta Idazkari Nagusia.

Urtarrilaren 20an Gasteizen egin zen AJEEBTren Batzorde iraunkorraren azken batzarra. Batzarrean Joan Uriartek, Justizia Administrazioaren Eusko Jaurlaritzako Zuzendariak, parte hartu zuen (eskuinetik hasita, hirugarrena).

Akordioak, Osokoan edo Batzordean parte hartzen duten kideen artean gehiengo absolutuarekin adostuko dira. Kontsulta-txostenak, berriz, gehiengo sinplearekin onartuko dira. Berdinketa badago presidenteak izango du azken hitza. Osokoa, gutxienez, urtean bi aldiz batzartu beharko da; Batzordeak, berriz, hiru hilabetean behin batzartu beharko dira.

Errege Dekretuak kontutan hartzen du informazio eta komunikazio teknologien abiadura; bide horretatik, jarduera garatzen duen heinean –eta batez ere Administrazio Judizial Elektronikoaren teknologia garatzen den heinean- beharrezkoak diren ekimenak aurrera ateratzeko malgutasuna onartzen zaio AJEEBTri.

Dokumentazioa

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaNet2016/12/09
Apreciado Iñigo, desde JustiziaNet lo que puedo explicarte es de cómo presentar una queja ante el Juzgado correspondiente. Este trámite se puede realizar en persona o a través de Internet. Para realizar la queja en persona, tienes que dirigirte a las oficinas de información al Ciudadano que hay en cada Juzgado. Puedes consultar los datos de contacto en la siguiente dirección: http://www.justizia.net/atencion-al-publico. Para realizar una queja desde JustiziaNet, tienes que acceder a la siguiente dirección: http://www.justizia.net/reclamaciones-sugerencias. Saludos
Iñigo Lartitegi Arrien2016/12/07
Todo lo que es avanzar es bueno para todos pero hay otros temas que deberían de tener mas facilidad a la ora de querer denunciar a un juez o a un abogado o a la justicia gratuita y ver que la respuesta no es de esa misma persona o entidad que estas intentando denunciando o pedir una explicación.Yo como ciudadano soy un ignorante ante este mundo que algunos llaman justicia y me veo desamparado sin forma de poder solucionar mis problemas y con el agravante de que esto se complica mas y mas.En un mundo que se pide la igualdad para las personas no es lógico que sucedan cosas como que sea juzgado sin abogado y condenado sin poder defenderme esto lo hacen los grupos terroristas y a mi parecer esto que me esta sucediendo con este grupo de juzgados abogados jueces justicia gratuita etc se parece mas a un linchamiento

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko