Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Elektronikoa bultzatzeko Estatuko Batzordea Bartzelonan batzartu da eta Doako Justiziaren eta Prokuradoreen lantalde berriak sortu ditu

2014(e)ko martxoaren 05a

Justizia Elektronikoa bultzatzeko Estatuko Batzordea Bartzelonan batzartu da eta Doako Justiziaren eta Prokuradoreen lantalde berriak sortu ditu

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa (AJEEBT) Bartzelonan batzartu da bigarren aldiz:  Joaquin Silguero, idazkari nagusia, batzarreko buru izan da. 

AJEEBT Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskal Nagusiak eta Justizia eskumena transferituta daukaten autonomia erkidegoek osatzen dute (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Galizia, Madril, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, eta Valentzia). Batzordearen helburua Justizia Administrazioan erabiltzen diren sistemen eta aplikazioen arteko bateragarritasuna bultzatzea eta elkarreragingarritasuna bermatzea da. Horrez gain, Administrazio ezberdinen arteko kooperazioa ziurtatzeko ere lan egiten du.

AJEEBTren azken batzarra otsailaren 20an egin zen Bartzelonako Justiziaren Hirian. Orain arte AJEEBT zazpi lantaldez osatuta egon da, eta Batzordeko kide ezberdinak izan dira lantalde bakoitzeko buru. Batzarrean adostutakoaren arabera, kide bakoitzak nahi duen lan ildoarekin bat egin dezake.

Elkarreragingarritasuna eta segurtasuna

Batzarrean Justiziako Sistema Integratua (JSI) garatzeko eta ezartzeko Lankidetzarako hitzarmen-markoaren inguruan hitz egin dute, besteak beste.  Ekitaldian Justiziako Teknologia Berrien Zuzendaritzaorde Nagusiaren proposamen ezberdinak ere jorratu ziren; horien artean, EJIS hitzarmenaren baitan onartutako Espediente eta Dokumentu Elektronikoaren Gidaliburuei buruzkoak.

Halaber, fitxa sistema bidez aparatu elektronikoen inbentarioa egiteari ekingo zaiola iragarri dute; horren bidez,  AJEEBTko kide bakoitzak dagozkion aplikazioen eta zerbitzuen datuak eguneratuko ditu.

Zazpi talde tekniko

Batzarrean, urtarrilean Gasteizen abian jarri ziren bost talde teknikoen berri eman zen (Komunikazio Telematikoak, Artxiboen Kudeaketa, Buletinak eta Aginte-koadroak, SIRAJ-ekin integrazioa eta Epaiketa aretoak).

Gainera, bi lantalde berri osatzea erabaki zen:

  • Doako Laguntza Juridikoaren Taldea. Madril izango da talde horren arduraduna.
  • Prokuradoreekin elkarlanerako Taldea. Talde horren sorrera 396/13 Errege Dekretuan, uztailaren 7koan, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa arautzen duenean -bosgarren xedapen gehigarrian- aurreikusita dago.

Lanean ari diren zazpi talde tekniko hauez gain, epe laburrean, zortzigarren bat egongo da: Justizia Administrazioaren Atariari buruzkoa.  BJKNren ordezkariek Puntu Neutro Judizialari buruzko talde tekniko bat eta Bateragarritasun Testari buruzko beste talde tekniko bat sortzea eskatu zuten.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*