Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia arloan gizakien salerosketa antzeman eta ikertzeko gidaliburua aurkeztu du BJKNk

2018(e)ko azaroaren 23a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren presidente Carlos Lesmesek “Jardun judizialean gizakien salerosketari aurre egiteko irizpideen gidaliburua” aurkeztu du.  Gidaliburua aditu talde batek egin du, Berdintasun Batzordeak hala eskatuta. Testuak epaileentzako eta magistratuentzako laguntza-liburu izatea du xede, gertaera kriminal horren nondik norakoak ezagutu, antzeman eta egoerari erantzun eraginkorrena ematen jakin dezaten.

BJKNren presidentearen hitzetan, proiektua oso garrantzitsua da, Espainia “ustiapen sexualera eta lanekora bideratutako salerositako emakume, gizon eta haurren jatorrizko herrialdea, igarotzako estatua, eta xede-estatua” delako. Era berean, kontutan hartu behar da Espainian gizakien salerosketagatik dauden auzien %90 sexu-esplotaziora bideratuta salerosketak direla, eta mota horretako biktimen %90etik gora emakumeak eta neskatoak direla. Hori dela eta, genero ikuspegia berebizikoa da giza eskubideen urraketa larri horri aurre egiteko.

Gidaliburua lau atal nagusitan banatuta dago: Lehenengoan, gertakariaren deskribapen orokorra dator; bigarren atalean gizakien salerosketaren aurkako zigor-arloko babesari buruz hitz egiten da; hirugarren atalean babes administratiboa lantzen da eta azkenik, laugarrenean, jarduera kriminal horren aurkako nazioarteko lankidetza judiziala zertan datzan azaltzen da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*