Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Administrazioko Letraduen elkarteekin ordainsarien inguruan egindako eskaerei buruz hitz egin du Justiziak

2018(e)ko apirilaren 25a

Justiziako Estatu idazkari Carmen Sanchez-Cortes, Justizia Administrazioko letraduen ordezkariekin batzartu da, ordainsarien inguruan egin dituzten aldarrikapenei buruz hitz egiteko. Horien artean, besteak beste, produktibitatearen araberako ordainketa aldakorrak, zaintzako zerbitzuen ordainketa eta osagarri espezifikoa daude.

Administrazioak eta elkarteek letraduen kidegoaren ordainsarien egungo egoerari buruz hitz egin dute, eta Justizia Ministerioak eskaerak aztertuko dituela agindu du. Horretarako, alde biek egoera aztertuko dutela agindu dute, eta aste bi barru berriz elkartzekotan gelditu dira.

Batzarrean egon dira  Justizia Administrazioaren idazkari nagusi Antonio Dorado eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusi Javier Pérez Medina; azken honek, iragan martxoaren 9an Gobernuaren eta sindikatuen artean adostutako akordioa azaldu du, eta Justizia Administrazioaren eremuan akordioa ezartzearen alde agertu da.

Justizia Administrazioko letraduen aldetik, hurrengo ordezkariak egon dira batzarrean: Justizia Administrazioko Letraduen Kidego Nazionaleko presidente Rafael Lara, Idazkari Judizialen Elkarte Progresistaren bozeramale Lidia Urrea eta Idazkari Judizialen Elkarte Independenteko José Antonio Castillo.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*